Kornites

Kornites

#Kornites2020etxean

Ez gaude prest aurten Kornites ez ospatzeko. Animatzen zaituztegu serantes@serantes.com helbidera aurreko edizioetako argazkiak bidaltzera, aurten etxean ospatu beharreko #Kornites2020etxean honi buruzko bideo bat argitaratu nahi dugu eta. Bestalde, animatzen zaituztegu sareak urtero Ezkerraldeko mendirik kuttunenera igoz ospatzen den jai tradizional honi buruzko argazki eta bideoez janztera.

Hementxe duzue errezeta erraz bat kornite gozo-gozoa egiteko:

OSAGAIAK (5 kornite)
3 txorizo fresko, 2 arrautza egosi, txorizo fresko bat, 500 gr. indarreko irin, 180 gr. esne epel, 50 gr. gurin, 50 gr. oliba-olio, arrautza 1, 7 gr. gatz eta 25 gr. legamia fresko.

PRESTAKETA:
Irina eta legamia batuko ditugu ia desagerrarazi arte birrin bihurtuta. Gatza botako diogu. Beste alde batetik, esnea, arrautza apur bat irabiatuta eta oliba-olioa nahastuko ditugu, eta nahasketa irinarekin batuko dugu. Gurina zatitan botako diogu ore distiratsu, elastiko eta laua lortu arte. Orea estali eta toki epel batean jalkitzen utziko dugu bolumena bikoiztu arte.
Orea 150 gramoko zatitan banatuko dugu, kornite bakoitzeko bat, eta bakoitzari laukizuzen baten forma emango. Alde batean txorizoa sartuko dugu, eta bestean arrautza egosia, eta gainetik aldez aurretik oretik kendu ditugun 2 tira jarriko dizkiogu. Labean sartu baino lehen, orea arrautzaren zuringoarekin bernizatuko dugu. Labean sartuko dugu 30 minutuz 190 gradutan.