Karmengo Jaiak

Santurtziko Karmengo jaiei buruzko informazio orokorra

Karmengo Jaiak 1907an Karmengo Andra Mari herriko zaindari izendatu zutenetik ospatzen dira Santurtzin. Uztailaren 16an da Karmengo Andra Mari eguna, baina herriko jaiak 10 egunez luzatzen dira.

Jaietan denetiko eta denontzako ekitaldiak antolatzen dira, izan ere, 150 baino gehiago daude, nagusi, gazte zein umeentzat beren-beregi aukeratuta. Jaietan ahalik eta parte hartzerik handiena izatea eta herritar guztiak pozik egotea bilatzen da, horregatik antolatzen dira horrenbeste ekitaldi.

Jaiak Serantes Kultur Aretoak, Santurtziko Udaleko Autonomiadun Erakundeak, antolatzen ditu Jai batzordearekin batera.

Horretarako eta ekitaldiak antolatzeko hainbat erakunde eta kultur- eta kirol-elkarterekin aritzen dira lankidetzan.

Gure herriko jaiak garrantzi handikoak dira, Bizkaia osoan egiten diren garrantzitsuenetakoak, 350.000 lagun baino gehiago biltzen dituzte urtero jaiek eta dirutza ederra mugitzen dute.

Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak 2019ko Karmengo Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako dei egiten du.


Fiestas de El Carmen

2019KO KARMENGO JAIETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK

Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak 2019ko Karmengo Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako dei egiten du. Horretarako hurrengo oinarri hauek hartuko dira kontuan: Nahi duten sortzaile guztiek har dezakete parte lehiaketan. Egileek nahi beste lan aurkezteko aukera izango dute, baina lanek originalak eta berriak izan beharko dute, halabeharrez.

Gaia norberak aukeratu ahal izango duen arren, lanak Santurtziko Karmengo jaietako sena islatu beharko du. Kartelak jaietako publizitatea egiteaz gain, hauek ezagutarazteko bidea eman beharko du.

Kartelak 50 cm zabal eta 70 cm luze izango dira, eta kristala ez den euskarri zurrun baten gainean aurkeztu beharko dira.

Kartela egiteko erabiltzen den teknika egileak berak aukeratu ahal izango du, baina kontuan izan beharko da irabazle ateratzen den kuatrikomian argitaratuko dela. Beraz, ez erabili tinta fosforeszenterik, ezta urre eta zilar kolorekorik ere.

Karteletan “Santurtzi jaietan. El Carmen 2019. Uztailak 12 – 21 Julio” leloa nahitaez azaldu beharko da.

Ikusi Lehiaketaren Oinarriak

Sardinada

Sardina eguna

Jaietako lehenengo egunean (ostirala) 1.500-2.000 kilo sardina erretzen dira. Sardinak erretzeko pailak Kapitan Mendizabal eta Juan XXIII kaleetan jartzen dira, eta erre ostean musu-truk banatzen zaizkie pailen inguruan biltzen diren guztiei. Gutxienez 20.000 lagunek hartzen dute parte sardinada handi honetan.

Udalak materialaren parte bat jartzen du, eta ostalariak dira sardinak banatzeaz arduratzen direnak, hainbat lagun eta bezeroren laguntzaz.

Horrela, gure herrian mundu osoan ezagun egin den tradizioari nolabaiteko omenaldia egiten zaio urtero. Gogoan izaten dugu Santurtzi batez ere sardinek eta sardinerek egin dutela ezagun. Sardinerak gogoratu nahi izaten ditugu, hau da, garai batean, ez oso aspaldi, "sardina freskue" oihukatuz Bilboraino Abra aldeko sardina hartu berriak eramaten zituzten emakume bikain eta kementsu haiek.

Sardina-eguna 1974an hasi zen egiten Kapitan Mendizabal eta Juan XXIII kaleetako ostalarien ekimen bati esker.

Hasierako urte haietan uztailean egiten zen sardina eguna, baina ez jaietan, uztaileko beste egun batean baizik. 1987an egin zen aurreneko aldiz Karmengo jaien hasierako egunean.

Procesión Marítima

Itsas Elizbira

Santurtziko Karmengo prozesioa Euskal Autonomia Erkidegoko zaharrena da eta herri honetako ikurrik adierazgarrienetakoa.

Uztailaren 16an egiten da Karmengo itsas prozesioa. Egun honetan, udal eta eliz agintariekin batera, sardineren alaba eta ilobek, dantzariek eta txistulari eta musika bandek lagntzen dute Karmengo Ama San Jorge elizatik portura, bere ontzian sartzeko eta Abrara joateko lore eskaintza egitera.

ITSAS-PROZESIOA 2019ko ZOZKETA

Ondoren agertzen direnek, Itsas-prozesioan joan ahal izateko Zozketaren irabazleak, uztailaren 10etik 13raino jaso beharko dituzte ontziratzeko-txartelak Casa Torre Jauregian dagoen atezaintzan.

ITSAS-PROZESIOA 2019ko ZOZKETAREN EMAITZAK